Makalak musikaz jantziko du Balentziaga Museoa bihar

Getariako Hitza 2011ko abuztuaren 11

Beste behin, Balentziaga Museoak ateak irekiko ditu goizaldera arte. Bigarren Balentziaga gauaren baitan, interesa dutenek gauez erakusketa ikusteaz gain, Mikel Unzurrunzaga Makala musikari eta ekoizlearen doinuez gozatzeko aukera izango dute. Zarauzta...

Beste behin, Balentziaga Museoak ateak irekiko ditu goizaldera arte. Bigarren Balentziaga gauaren baitan, interesa dutenek gauez erakusketa ikusteaz gain, Mikel Unzurrunzaga Makala musikari eta ekoizlearen doinuez gozatzeko aukera izango dute. Zarauztarrak reggae, funk, duba eta hip hop erritmoak eskainiko ditu, ekitaldirako bereziki prestatutako saioan.

Aurrez, Bokado etxeak luncha eskainiko die bertaratzen direnei. 20:30ean zabalduko dituzte ateak, eta sarrerak 45 euroko kostua izango du. 943-00 47 77 telefonora deituta eskuratu daiteke informazio zabalagoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide