Indarkeria sexistaren aurkako gida banatuko dute ostalaritza guneetan

Zarauzko Hitza 2011ko abuztuaren 11

Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean beste kanpaina bat jarri du abian. Horren baitan, herriko ostalaritza guneetan indarkeria sexistaren aurkako gida banatuko du erakundeak datozen egunotan.

Jakinar...

Zarauzko Udaleko Parekidetasun Sailak emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean beste kanpaina bat jarri du abian. Horren baitan, herriko ostalaritza guneetan indarkeria sexistaren aurkako gida banatuko du erakundeak datozen egunotan.
Jakinarazi dutenez, aurrez martxan jarritako ekimenek «harrera ona» izan dute, ea bide horretatik jarraitzeko asmoa du. «Herriko establezimenduek indarkeria sexistaren aurrean azaldu zuten jarrera garbia oso positibotzat jotzen dugu, eta bide horretan, pauso gehiago ematera goaz», nabarmendu dute saileko arduradunek.
Tratu txarrei erantzun
«Genero indarkeriak era askotako adierazleak dituela ikusten dugu egunez egun. Indarkeriak adin guztietako emakumeen bizitzetan eragiten du, baina tratu txarra nabarmen ari da areagotzen emakume gazteen artean, ageriko indarkeria zuzen eta bortitzenetik hasi eta indarkeria mota sinbolikoetara», adierazi dute antolatzaileek. Haien arabera, horri aurre egitea izango da abiatu berri duten kanpainaren funtsa, eta horregatik aukeratu dute ondoko leloa: Garrantzitsuena ez da dirudiena, gertatzen dena, baizik. «Denon artean bazter ditzagun indarkeria eta eraso sexistak, eta erantzun bat eman diezaioegun bai erakundeetatik eta baita gizarte mailako arlo guztietatik ere, gure herrian horrelakorik gehiago gerta ez dadin».
Bestalde, genero indarkeriaren kanpainaren baitan, abuztuaren 20ean, larunbata, Las Angelas de Properly´s taldeak kale antzerkia izango da Musika Plazan, 19:00etan. Euskaraz zein gaztelaniaz izango da saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide