Mecano taldeari buruzko musikala izango da bihar ikusgai Munoa plazan

Aritz Mutiozabal 2011ko abu. 10a, 11:08

Mecano musika talde madrildarraren ibilbidea gainbegiratzeko parada eskainiko du M.K. 2.0. El espectáculo ikuskizunak, bihar, 23:00etatik aurrera, Zarauzko Munoa plazan. Azken urteetako joera jarraituz, Zarauzko Udalak ikuskizun musikatua antolatu ohi du abuztu partean, Ama Birjinaren jaien bezpera inguruan. Iaz Elvis Presley eta Michael Jackson artisten oroimenezko emanaldia taularatu zuten eta duela bi urte, berriz, ABBA laukote suediarrarena. Oraingo honetan, Ana Torrojak eta Jose Maria eta Nacho Cano anaiek osatutako taldearen abesti ezagunenak entzuteko aukera izango  da. Hoy No Me Puedo Levantar eta A, el musical de Nacho Cano musikal arrakastatsuetan  parte hartu zuten musikariek, abeslariek eta dantzariek sortutako ikuskizuna da bihar gauen ikusi ahal izango dena. Bertan, Mecanoren 20 abesti baino gehiago interpretatuko dituzte, koreografia eta ikus-entzunezko originalez langunduta: besteak beste, Me colé en una fiesta, Maquillaje, Mujer contra mujer, Cruz de navajas, Hijo de la luna, Una rosa es una rosa eta Hoy no me puedo levantar. Esperientziadun lantaldea Sergio del Val musika-zuzendariak gorpuztu du M.K. 2.0. El espectáculo ikuskizuna, eta Nacho Cano beraren esanetara hainbat urtez biran aritutako musikariak bildu ditu proiektu honetarako. Zuzeneko bandarekin batera, bi abeslari bakarlarik hartuko dute parte: Cecilia Reginok eta Bastian Iglesiasek. Hoy No Me Puedo Levantar eta A, el musical de Nacho [...]

Mecano musika talde madrildarraren ibilbidea gainbegiratzeko parada eskainiko du M.K. 2.0. El espectáculo ikuskizunak, bihar, 23:00etatik aurrera, Zarauzko Munoa plazan. Azken urteetako joera jarraituz, Zarauzko Udalak ikuskizun musikatua antolatu ohi du abuztu partean, Ama Birjinaren jaien bezpera inguruan. Iaz Elvis Presley eta Michael Jackson artisten oroimenezko emanaldia taularatu zuten eta duela bi urte, berriz, ABBA laukote suediarrarena. Oraingo honetan, Ana Torrojak eta Jose Maria eta Nacho Cano anaiek osatutako taldearen abesti ezagunenak entzuteko aukera izango  da.
Hoy No Me Puedo Levantar eta A, el musical de Nacho Cano musikal arrakastatsuetan  parte hartu zuten musikariek, abeslariek eta dantzariek sortutako ikuskizuna da bihar gauen ikusi ahal izango dena. Bertan, Mecanoren 20 abesti baino gehiago interpretatuko dituzte, koreografia eta ikus-entzunezko originalez langunduta: besteak beste, Me colé en una fiesta, Maquillaje, Mujer contra mujer, Cruz de navajas, Hijo de la luna, Una rosa es una rosa eta Hoy no me puedo levantar.
Esperientziadun lantaldea
Sergio del Val musika-zuzendariak gorpuztu du M.K. 2.0. El espectáculo ikuskizuna, eta Nacho Cano beraren esanetara hainbat urtez biran aritutako musikariak bildu ditu proiektu honetarako. Zuzeneko bandarekin batera, bi abeslari bakarlarik hartuko dute parte: Cecilia Reginok eta Bastian Iglesiasek.
Hoy No Me Puedo Levantar eta A, el musical de Nacho Cano ikuskizunetan aritzeaz gain, Antonio Vega, Nena Daconte edo Alex Ubagoren zuzenekoetan korista modura aritu da Regino. Iglesiasek, bien bitartean, eskarmentu handia du musikaletan; izan ere,  Peter Pan, El Rey León, La Kalabaza de Pippa, Face to Face, Abba Tour eta Gospel Factory bezalako  lanetan hartu du parte.
Dantza musika bezain garrantzitsua izango da M.K. 2.0 emanaldian. Horren erantzule Rubén Nsue dantzaria eta koreografoa da. Honek Nacho Canoren aipatutako bi ikuskizunetan lan egiteaz gain, Marta Sanchezen zuzenetako dantzari gisa ibili da. Era berean, telebistako hainbat saiotan eta iragarkitan hartu du parte azken urteetan.
Nsueren gidaritzapean mugituko diren dantzariak ere nahiko telebisiboak dira. Alde batetik, Fama ¡a bailar! telebista lehiaketan jardundako Vicky Gómez, Mery Carrillo eta Iraida Alviz. Bestetik, José Motaren saioan eta Grand Prix lehiaketan aritutako Ángel Montes eta hip-hop dantzari Sergio Melantuche. Musikari, abeslari eta dantzari talde eskarmentatu honek, beraz, Mecano musika taldea berpiztuko du bihar gauen Munoa plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide