Arkupekoek idatzi bat kaleratu dute Udalari zuzenduta

Karkara.eus 2011ko abuztuaren 9a

Bixigu Egunean izandako jarrera txalotu eta aurrerapauso gehiago emateko eskatu dute

Arkupe Elkarteak idatzi bat igorri du non adierazten duten udal talde berriak Bixiguaren Egunerako izan duen jarduteko modua txalogarria dela. Honi esker gure sektor...

Bixigu Egunean izandako jarrera txalotu eta aurrerapauso gehiago emateko eskatu dute

Arkupe Elkarteak idatzi bat igorri du non adierazten duten udal talde berriak Bixiguaren Egunerako izan duen jarduteko modua txalogarria dela. Honi esker gure sektoreak onurak izan ditu, gehitu dute gutunean.

Horretaz gain, lan egiteko modu hori beste alor batzuetara zabaltzea eskatu du Arkupek aipatutako idatzian, ekipamenduen eskuratzearen, zerbitzuen gauzatzearen edo obrak egitearen lizitazio publikoan, esate baterako. Aurrez ere legeak agintzen duen bezala hala behar zuen baina, tamalez, ez da horrela izan, salatu dute Arkupetik.

Eskaera betetzeko, hiru oinarri ikusten dituzte ezinbesteko:

- Lizitazioaren iragarpena, kontratazio administratiboaren prozeduretan gardentasun handiago izateko.

- Prozeduraren irekiera eta eskaintzak jasotzea, eskakizun eta irizpide minimoak izanda hautagaien gaitasunari eta kaudimenari dagokionean, horrela enpresek eskaintzak prestatzeko aukera izango dute eta lehiaketan parte hartu.

- Kontratuaren esleipena publikoa eta gardena izatea.

Eskaera horien helburua publizitatearen, konpetentziaren, berdintasunaren eta etika administratiboaren printzipioak betetzea da, udalaren eta sektore pribatuaren emaitzak hobetu ahal izateko, argudiatzen dute Arkupekoek idatziaren bukaeran.                                

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide