Iritsi dira santaklarak. Iritsi da auzoa lehertzeko garaia. Eta horretarako prest daude auzotarrak. Izan ere, egitarau bete-betea antolatu dute datozen egunetarako. Bihar ekingo diote ospakizunei, Santa Klara egunaren bezperan. Haurrei zuzenduriko hainbat jardunaldi izango da hala, tailerrak , Bikokote taldearen erakustaldia, auzo krossa eta txokolatada, besteak beste. Iluntzean Joxe Mari Artetxeren omenez Txirrindularitza Kriteriuma jokatuko dute. Gauean, berriz, sorpresak izango dira txosnetako eskenatokian, La Pegatina taldearen kontzertuaz gain.
Santa Klara egunean, etzi, auzoko eta herriko gazteen artean lehia piztuko da pilota partida berezian. Herri kirol erakustaldia izango da gerora, Plaza Gorrian. Gauean Layabouts eta Lauroba taldeen erritmora dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Elektropeñarekin gozatuko dute ordu txikietara arte. Mozorro eta apar gaua ere ospatuko dute txosnetan.
Lehiaketa ugari
Santaklaretako bigarren egunean askotariko lehiaketak izango dira. Batetik, II. Marmitako Lehiaketa egingo dute. Bertan parte hartu nahi dutenek gaur izango dute izena emateko azken eguna, Isabel tabernan. Eguerdian, Joxe Aranbururen omenezko V. Toka Txapelketa izango da. Horrez gain, piropo lehiaketa ere prestatu dute; txosnetan eman beharko dira piropoak. Postre eta patata tortillak Plaza Gorrian utzi beharko dira eguerditik aurrera. Gerora, goxoenak aukeratuko dituzte. Auzoko tabernetako tortilla onena eta balkoi dotoreena ere aukeratuko dituzte.
Santaklaretako egitaraua
Abuztuak 10, bihar. Santa Klara bezpera
Goizetik eguerdira. Haurrentzat puzgarriak eta tailerrak, Plaza Gorrian.
16:00. Jaien hasiera iragarriko duen suziria botako dute.
Jarraian. Bikokote taldearen eskutik haurrentzako erakustaldia, Plaza Gorrian.
Ondoren. Gaztetxoen auzo krossa.
Jarraian. Gaztetxoen auzo krosseko sari banaketa.
19:00. Mollarri Dantza Taldearen erakustaldia.
Jarraian. Haurrentzat txokolatada.
Iluntzean. Joxe Mari Artetxerren omenezko XXI. Txirrindularitza Kriteriuma.
Gauean. Talde sorpresa eta La Pegatina taldearen kontzertuak, txosna gunean.
Abuztuak 11, etzi.
Santa Klara eguna
09:00. Txistulariak eta suziriak.
Ondoren. Buruhandiak Plaza Gorrian.
10:30-14:00. Haurren Marrazki Lehiaketa.
Jarraian. Haurren Marrazki Lehiaketako sari banaketa.
11:00. Meza nagusia Santa Klara komentuan, besteak beste, Azken Portu Txarangako hildakoen alde.
Jarraian. Hamaiketakoa auzoko erretiratuentzat, Urpekoak elkartean.
17:00. Haurrentzat ikuskizuna, Plaza Gorrian.
18:00. Auzoko gazteen eta Zarauzko gazteen arteko pilota partida, Mundo Mejorreko frontoian.
19:00. Herri kirol erakustaldia, Plaza Gorrian.
Arratsaldean zehar. Auzoko tabernetako pintxorik onena hautatuko dute pintxo lehiaketako epaileek.
Gauean. Layabouts eta Lauroba taldeen kontzertuak, txosna gunean.
Ondoren. Mozorro eta apar festa egingo dute, txosnetan.
Jarraian. Elektropeña.
Abuztuak 12, ostirala. Santa Klara bigarrena
10:30. Txistulariak, trikitilariak eta suziriak.
Aldi berean. II. Marmitako Txapelketari haisera emango zaio.
11:45. Patata tortilla eta postre lehiaketa, Plazan Gorrian.
12:00. Joxe Aranbururen omenezko V. Toka Txapelketa.
14:00. Herri bazkaria.
Bazkalostean. Antolatu diren lehiaketen sari banaketa izango da.
Ondoren. Azken Portu 1.1 Txarangarekin auzotik zehar poteoa eta aireportuaren inaugurazioa.
22:00. Txosna gunean bertso saioa. Jone Uria, Sustrai Colina, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga bertsolariek hartuko dute parte bertan.
Ondoren. Erromeria Itzel taldearekin.
Informazio gehiago jasotzeko www.azkenportu.net webgunea bisita daiteke edota Azken Portu soslaia Faceebooken.