Hirugarren eguna dute gaur Aiako festetan. Atzo, San Donato eguna, bertso saioa izan zen eta gaur, abuztuaren 8an, Korrontzi eta Oinkariren emanaldia izango da protagonista umeen egunean. Bihar, urtero arrakasta handia izaten duen karroza izango da eta etzi, San Lorentzo eguna, abuztuaren 10a, su artifizialek girotuko dute gaua.
Hona hemen datozen egunetako programa:
ABUZTUAK 8, ASTELEHENA, UMEEN EGUNA
8:30 Diana herriko txistulariekin.
11:00 Txirrindulari lasterketa txikienentzat eta haur jolasak.
17:00 “POXPOLO TA KONPANIA” pailazoen emanaldia.
Ondoren Gorriti bere animaliekin.
Jarraian Kalejira herriko kaleetan buruhandi eta trikitilarien laguntzaz.
20:30-21:30 EGAN taldearen saioa.
22:00 KORRONTZI & OINKARI musika eta dantza ikuskizuna.
Ondoren Dantzaldia EGAN taldearekin, goizaldera arte.
ABUZTUAK 9, ASTEARTEA
8:30 Diana herriko txistularien laguntzaz.
11:30 Toka txapelketa irekia, sardin jana, ahari jokoak.
16:00-19:30 Gaztetxoentzat gaztelu puzgarriak.
19:30 Kalejira buruhandiekin.
23:30 Herriko gaztetxoen dantza emanaldia.
00:00 Karroza.
Ondoren ABIBA DJ taldearekin dantzaldia.
ABUZTUAK 10, ASTEAZKENA, SAN LORENTZO EGUNA
8:30 Diana herriko kaleetan zehar.
11:00 Meza nagusia.
12:00 Pilota profesional partiduak:
Lau t´erdian:
Alzelai- Otaegi
Binakakoa:
Mendizabal - Eulate
Patxi Eugi - Garmendia
Ondoren Edadetuei eskainitako bazkaria, Zatain eta Olaso bertsolariek alaitua.
17:30 Euskadiko Harri-Jasotze Txapelketa Harri Txikiak.
Partaideak:
Unai Bertiz Anzizar (Nafarroa)
Xabier Ariztegi Elizagoien (Nafarroa)
Josetxo Urrutia Baleztena (Nafarroa)
Aimar Irigoien Jauregi (Gipuzkoa)
Hodei Iruretagoeiena Uria (Gipuzkoa)
Ondoren Kalejira herriko kaleetan zehar, trikitilari eta buruhandien eskutik.
23:00 Su-artifizialak, kanposantu ingurutik botata, PIROTECNIA ZARAGOZANAren eskutik.
Ondoren Dantzaldia BIDE BATEZen eskutik.
01:00 Traka zaratatsu baten erreketa.
Ondoren Dantzaldia berriro BIDE BATEZen eskutik.
Autobus zerbitzua ere izango da gau hauetarako:
