Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela 10 minutu kamioi bat A8 autobidetik trenbidera erori da, Meagako tunel parean. Gidaria kabina barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak atera egin duten arren, zendu egin da.
Istripuaren ondorioz, auto ilada luzea eratu da Bilborako norantzan. Tren zerbitzua etenda dago Bilbo eta Donostia artean. Euskotrenek jakinarazi duenez, kamioia trenbidetik ateratzeko lanak “luze” joko dute. Hori dela eta, gauera arte autobus zerbitzua jarri dute erabiltzaileentzat.