Zarauzko tren zerbitzua etenda izan dute gaur goizera arte atzoko istripuagatik

Zarauzko Hitza 2011ko abuztuaren 8a

Atzo kamioi bat Zarautzen, Meagasko tunelaren parean, trenbidera erori izanak gaur goizerako bederatziak arte ondorioak izan ditu, tren zerbitzua etenda izan dutelako.

A-8an gidatzen ari zen kamioia errepidetik irten eta trenbidera erorita, garraiolari...

Atzo kamioi bat Zarautzen, Meagasko tunelaren parean, trenbidera erori izanak gaur goizerako bederatziak arte ondorioak izan ditu, tren zerbitzua etenda izan dutelako.

A-8an gidatzen ari zen kamioia errepidetik irten eta trenbidera erorita, garraiolari bat hil zen (57 urteko gizonezkoa, Zumaiakoa). Irunera bidean zihoan kamioia, eta, zergatik ez dakitela, kontrako bidera sartu eta trenbidera erori zen, 13:40an. Gaueko hamarrak aldera arte trafiko ilarak izan ziren Bilborako noranzkoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide