Orain dela gutxi, 15:30etan, XXIX. Azken Portuko Mus Txapelketari hasiera emango diote. Makina bat bikote elkartu da Plaza Gorrian, karta jokoan aritzeko. Azken Portu, Santa Klara eta Aritzbatalde auzoko jaien baitan antolatutako txapelketa honek harrera ona izan ohi du urtero, eta aurten ere ez da gutxiago izan. Giro ederrean, nor baino nor ari dira bikoteak; izan ere, sari tentagarriak daude jokoan.
Arratsalde, 20:00etatik aurrera, Azken Portuko V. Bertso Tourra egingo dute, Xabier Silveira eta Fredi Paia bertsolariekin. Guria tabernan hasita, auzoko tabernetan zehar egingo dute bertso bira.
