Salbatore jaietan murgilduta daude getariarrak. Gaur goizean, Alkate Soinua lagun, udalbatzako kideak eta heritarrak parrokiarantz abiatu dira, meza nagusian parte-hartzera. Ondoren, Musik Bandaren atzetik, prozesioan, Kale Nagusitik Gudarien enparantzara abiatu da udalbatza. Bertan, udaletxe azpian, Nika Lertxundi alkateak ohorezko aurreskua egin die herritarrei. Herriko plaza jende gainezka zegoen, eta alkatearen agurra txalo artean erantzun dute.
Jarraian, 12;30etik aurrera, Musika Bandak ohiko kontzertua eskaini du Harritarten, eta Berdura plazan, Gaztetxoen Xake Txapelketa jokatu dute. Frontoia ere prestatuta dago dagoeneko, arratsaldean jokatuko den Salbatore Deunaren XIV. Pilota Txapelketako finalerako.
