Suziriak airera botata eta Ikurriña goratuz, San Donato eta San Lorentzo jaiei hasiera eman diote aiarrek. Jarraian, batukadak eta buruhandiek hartu dute herria, giroa alaituz, nahiz eta euri zaparrada batzuk bota. Festei hasiera ona emate aldera, iluntzean herri afaria egingo dute, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin, eta, ondoren, Ze Esatek! taldearen emanaldia izango da herriko plazan.
San Donato eta San Lorentzo jaiak datorren asteartea bitartean iraungo dute, eta egunez egun, denetariko jarduera, dantzaldi eta erromeria izango da herrian, adin guztietako herritarren gustagarri.