Bihar botako da festa hasierako txupinazoa Aian

Karkara.eus 2011ko abuztuaren 5a

Iluntzeko 19:00etan emango zaie hasiera ofiziala aurtengo jaiei

Bihar, abuztuak 6, San Donato bezpera, iluntzeko 19:00etan emango zaie modu ofizialean hasiera 2011ko sandonato eta sanlorentzoei. Hona hemen asteburuko programa:

ABUZTUAK 6, LARUNBATA16...

Iluntzeko 19:00etan emango zaie hasiera ofiziala aurtengo jaiei

Bihar, abuztuak 6, San Donato bezpera, iluntzeko 19:00etan emango zaie modu ofizialean hasiera 2011ko sandonato eta sanlorentzoei. Hona hemen asteburuko programa:

ABUZTUAK 6, LARUNBATA
16:00 Ping-pong txapelketa.
19:00 Txupinazoa, jaiei hasiera emanaz.
Ondoren Kalejira herriko kaleetan zehar, trikitilari eta buruhandiekin.
21:30 Herri afaria (gehienezko kopurua 230 pertsona izango dira).
IZER, ALABIER eta LUTXURDIO trikitilariek alaitua.
Ondoren Plazan ZE ESATEK taldearen kontzertua
Jarraian IZER eta ALABIER-ekin erromeria.

ABUZTUAK 7, IGANDEA, SAN DONATO EGUNA
8:30 Diana herriko txistulariekin.
10:00-13:30 Usakume tiraketa, lehen txanda.
10:30 Meza nagusia
Ondoren XXXIII. Pilota Txapelketaren finalak.
16:00 Mus txapelketa.
16:00-18:00 Usakume tiraketa, bigarren txanda.
16:00-19:30 KILIKLON jaialdia, ume eta helduentzat.
19:30 Kalejira herriko kaleetan zehar buruhandi eta trikitilariekin.
22:00 Bertsolari jaialdia:
Sebastian Lizaso
Amets Arzallus
Xabi Paia
Maialen Lujanbio
A.M. Peñagarikano
Iker Zubeldia
Gai Jartzailea: Andoni Egaña.
00:00 LAKET taldearekin.

Aurten ere, azken urteetako ohiturei jarraituta, Landabusek autobus zerbitzua emango du Aiako festetara Orio eta Zarauztik pasata. Honela, beste behin, kotxearen erabilera murriztu nahi du Aiako Udalak ezbeharrak ekiditeko.

Hau izango da aurtengo ordutegia:

2011 landabus aiako festak

 

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide