Abuztuan zehar ere arraunean egiteko aukera izango dute zaletuek. Zarautz Arraun Elkarteak alebin, infantil eta kadete mailako gazteei (hamaika urtetik gorakoei) arrauna praktikatzeko interesa duten gazteentzat hitzordua prestatu du larunbaterako. 09:00etan Zarauzko Kiroldegian elkartuko dira, Arraun Elkarteak Orion duen lokalera joan eta arraunean jarduteko.