Zestoako Futbol Taldeak nesken taldeak osatu nahi ditu Kadete eta Infantiletan

Zestoako Hitza 2011ko abuztuaren 4a

Zestoako Futbol Taldea datorren denboraldia prestatzen ari da buru-belarri. Denboraldi berrirako futboleko zazpi talde osatu nahi dituzte, horietatik bi neskenak: Infantil mailakoa bat eta bestea Kadete mailakoa. Horretarako, gaurko bilera deitu dute, 17:00etan, Iraetako futbol zelaian. Bilerara nesken taldeetako batean jokatu nahi dutenak daude gonbidatuta eta baita hauen gurasoak ere. Bi taldeak batik bat zestoar jokalariekin osatu nahi dituzte, baina inguruko herrietakoak ere onartuko dituztela azaldu dute futbol taldeko arduradunek. Kadete mailako nesken taldeak Futbol 7an jokatuko du, baina Infantilenak Futbol 11n jokatzea da asmoa. Gainontzeko taldeak, gizonezkoenak, denboraldi berrirako prestatzen hasita daude. Horien artean bat berria izango da, Lurraldeko Bigarren mailako taldea. Entrenatzaile berriak Denboraldi aurrekoa prestatzen hasi orduko entrenatzailea topatzeko nahikoa lan izan dutela azaldu dute Zestoako Futbol Taldekoek. Izan ere, aurretik jardundako ia entrenatzaile guztiek utzi egin baitute taldea. Beraz, oraingo ia entrenatzaile guztiak berriak izango dira. Gizonezkoen lehen taldeko, Lurraldeko Lehen mailako, entrenatzaileak Jesus Mari Arakistain Txisu eta Berdaitz Landa zestoarrak izango dira. Bigarren mailako taldearenak, berriz, Ibon eta Mikel Telleria anaiak izango dira. Jubenilak Iñaki Telleriak entrenatuko ditu. Kadete mutilak Juani Zunzunegi eta Poto-k. Nesken bi taldeak Pedro Cabanillasek entrenatuko ditu. Infantil mutilen taldea nork entrenatuko duen erabaki gabe dute oraindik; «taldeko bateren baten gurasoa [...]

Zestoako Futbol Taldea datorren denboraldia prestatzen ari da buru-belarri. Denboraldi berrirako futboleko zazpi talde osatu nahi dituzte, horietatik bi neskenak: Infantil mailakoa bat eta bestea Kadete mailakoa. Horretarako, gaurko bilera deitu dute, 17:00etan, Iraetako futbol zelaian. Bilerara nesken taldeetako batean jokatu nahi dutenak daude gonbidatuta eta baita hauen gurasoak ere.
Bi taldeak batik bat zestoar jokalariekin osatu nahi dituzte, baina inguruko herrietakoak ere onartuko dituztela azaldu dute futbol taldeko arduradunek.
Kadete mailako nesken taldeak Futbol 7an jokatuko du, baina Infantilenak Futbol 11n jokatzea da asmoa.
Gainontzeko taldeak, gizonezkoenak, denboraldi berrirako prestatzen hasita daude. Horien artean bat berria izango da, Lurraldeko Bigarren mailako taldea.
Entrenatzaile berriak
Denboraldi aurrekoa prestatzen hasi orduko entrenatzailea topatzeko nahikoa lan izan dutela azaldu dute Zestoako Futbol Taldekoek. Izan ere, aurretik jardundako ia entrenatzaile guztiek utzi egin baitute taldea. Beraz, oraingo ia entrenatzaile guztiak berriak izango dira.
Gizonezkoen lehen taldeko, Lurraldeko Lehen mailako, entrenatzaileak Jesus Mari Arakistain Txisu eta Berdaitz Landa zestoarrak izango dira. Bigarren mailako taldearenak, berriz, Ibon eta Mikel Telleria anaiak izango dira. Jubenilak Iñaki Telleriak entrenatuko ditu. Kadete mutilak Juani Zunzunegi eta Poto-k. Nesken bi taldeak Pedro Cabanillasek entrenatuko ditu. Infantil mutilen taldea nork entrenatuko duen erabaki gabe dute oraindik; «taldeko bateren baten gurasoa izango da».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide