Latirili Gasteizko antzerki taldearen Haurtxoaren zopa clown eta txotxongilo ikuskizun komikoa izango da gaur, abuztuaren 4ean, iluntzeko 19:00etan, Herriko Plazan. Haurrentzat zuzendutako emanaldia da eta musika zuzenean ere badu ikuskizun honek.
Jendearen parte hartzea, zirkua, mugimendua, erritmoa… emanaldiaren oinarria dira. Antzezlanak Dolly eta Natillas izeneko pertsonaien gorabeherak kontatzen ditu. Biak hala biak antzerkiko izarren trasteak batetik bestera eramaten dituzten langileak dira, eta beren lanaz nazkatuta, artisten maletak begiratzen hasi eta beren ikuskizun propioa egiten hasten dira.
19:00etan da, beraz, umore emanaldi hau ikusi nahi dutenentzat hitzordua.