Enara ontziko Manu Barinaga eta Luciano Gijarro izan dira aurtengo irabazleak, hogei parte-hartzaileren artean. Bigarren postua Espilla-rentzat izan da eta hirugarrena Aitona Periko-rentzat. Lote onena, berriz, Borda-k lortu du. Guztira, 1.582 pieza arrantzatu dira (iazkoaren bikoitza), eta pisuan 141,600 gramo eman ditu.