Zumaiakok bilera deitu du gaur arratsalderako, talde nagusia osatzen hasteko

Baleike 2011ko abuztuaren 4a

Zumaiako hasi da lanean hurrengo denboraldiari begira. Gaur arratsaldeko 19:30ean bilera egingo dute Aita Mari futbol zelaian, talde nagusia osatzen hasteko. Joan den denboraldian jokatu zutenek eta jokatzeko gogoa duten 18 urtetik gorako gazteak daude...

Zumaiako hasi da lanean hurrengo denboraldiari begira. Gaur arratsaldeko 19:30ean bilera egingo dute Aita Mari futbol zelaian, talde nagusia osatzen hasteko. Joan den denboraldian jokatu zutenek eta jokatzeko gogoa duten 18 urtetik gorako gazteak daude deituta bilerara. Entrenamendu saioak astelehenean hasiko dira, 19:30ean, Aita Marin. Maila galdu ondoren, Preferente Mailan jokatuko du Zumaiakok. Victor Lekunberrik jarraituko du entrenatzaile lanetan. Denboraldia, irailaren 11n hasiko da.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide