Orioko turismo bulegoak jakinarazi duenez, Donostiako Aste Nagusiko Nazioarteko su artifizialen lehiaketa itsasontzian ikusteko aukera izango da aurten ere. Oraindik zehaztu gabe dauden hiru egunetan egingo du itsasontziak bere bidaia Oriotik Kontxako badiara, gaueko 21:45ean Orioko kirol portutik abiatuta.
Honetarako, turismo bulegoan erreserba egitea ezinbestekoa izango da eta helduek 20na euro eta 12 urtez azpikoek 10 ordaindu beharko dituzte.
Zazpi piroteknia lehiatuko dira:
Hermanos Ferrandez piroteknia (Murtzia, Espainia), abuztuaren 13an
Luso piroteknia (Portugal), abuztuaren 14ean
Antonio Zarzoso piroteknia (Castelló, Herrialde Katalanak), abuztuaren 15ean
Zaragozana piroteknia (Zaragoza, Espainia), abuztuaren 16an
Caballer FX piroteknia (Valentzia, Herrialde Katalanak), abuztuaren 17an
Fireworks for Africa piroteknia (Hegoafrika), abuztuaren 18an
Bruscella Bartolomeo & F. lli (Italia), abuztuaren 19an
Larunbatean, abuztuaren 20an, sari banaketa egingo da eta ondoren, lehiaketaz kanpo, Pirotecnia RICASA (Ricardo Caballer) etxeak Aste Nagusiari amaiera emango dion ikuskizun piromusikala egingo du.
Datorren astean zehar saiatuko dira datak zehazten, beti ere baldintza klimatologikoak kontuan hartuta. Itsasoan ibiltzea eta suak ikustea gustatzen zaionak, badu aurtengoan ere biak uztartzeko aukera herritik mugitu gabe.