Udalbatza izango da bihar, abuztuaren 3an, iluntzeko 20:00etan Aiako udaletxean. Bi puntu baino ez dira izango mahaian, gai-zerrendan jartzen duenez.
Lehenengo gaia, Bainet inguruko –Ubegun auzoan dagoen Erroatetxea baserriaren ingurua– Arau Subsidiarioaren Berrazterketaren 1. aldaketaren inguruan izango da.
Bigarrena, bestalde, ohikoa den galdera-eskari tartea. Pleno laburra izango da, beraz, bihar Aiakoa.