Orioko jubenil neskek, beste urtebetez, Loiolako saninazioetako bandera irabazi dute. Aurtengo edizioan, Leire Arriola, Sarai Lizaso, Onintza Olaizola eta Garazi Oliden izan dira tostetan, Markel Eizagirre patroiarekin osatuaz batela.
Azken urteetako ohiturari jarraituz, garai honetako estropadetan oriotarrak ongi moldatzen direla erakutsi dute neskek bandera irabazita. Jubenil mutilak ere postu ona eskuratu zuten, 2. izan baitziren Loiolako banderaren XXXII. edizioan.
TKE liga
Denboraldi erdiko ibilbidea bete du asteburu honetan TKE ligak, eta Oriok 11. eta 12. postuak lortu ditu asteburuan. Gauzak horrela, 33 puntu baino ez ditu pilatu Mirotzak eta 11. dago, jaitsiera postuetan. Aurretik duen Zumaia 9 puntura dauka eta atzetik duen Camargoko ontziarekin beste hainbesteko aldea du.
Dena den, oraindik ere gauzak asko aldatu daitezke TKE ligan. Aurreko urtean Urdaibai taldeak dopinaren inguruan izandako afera dela-eta, TKE ligatik at geratu daiteke.
TKEko bazkideen Batzar Orokorra Zumaian bildu zen igandean eta honako erabakia hartu zuten:
- Elkarteko diziplina organoari Urdaibai AEren zuhurtasunezko zigorra edota 2011n TKEn inskribatutako salatuen kaleratzea eskatzea. TKEko Diziplinako Epaile Bakarra izango da erabakia hartuko duena.
- Elkarteko diziplina organoari Urdaibaik lortutako sarien atxikipena eskatzea eta ligako 12. sailkatuak play-offean parte hartzea.
Urdaibai ligatik kanporatzeko erabakia 7 aldeko eta 5 kontrako boto jaso ostean hartu zen.
Gauzak horrela, Urdaibai ligatik kanporatuko balute, Oriok iazko TKE liga eta Kontxako bandera bereganatuko lituzke, eta jaitsiera saiheste aldera aurrerapauso garrantzitsua izango litzateke talde bizkaitarraren kontrako erabakia.
KAE liga eta Euskotren ligaZumaiako estropadan jokatu zuten Euskotren ligaren barruko estropada Orioko neskek. 3. sailkatu ziren beste behin irabazle izan zen Galiziarengandik 37 segundora.
KAE-1 ligan Orio 8. izan zen, Portugaletek duen nagusitasuna hautsi zuen Santurtzik Algortako estropadan. Lekittarrak eta Zierbenak bakarrik lortu zuten atzo arte Portugaleteren aurretik jartzea estropada batean, baina hartan itsasoaren baldintzak zeresan asko izan zuten. Atzo Igor Agirregomezkorta, Unai Amenabar eta Endika Uranga tostetan zabiltzan Soterak 5 segundo sartu zizkion Aizperroren koadrilari.
Gauzak horrela, Oriok 10. jarraitzen du, Arkote 10 puntu atzetik eta Deusto 11 aurretik duela. Ligako lehen postua Portugaleteren eskuetan dago oraindik eta Zierbena 6 puntura du atzetik.