Unai Gereke getariarrak Espainiako Piragua Txapelketan Zilarrezko Domina irabazi zuen joan zen igandean. Trasonan (Asturias, Espainia) jokatu zuen Gerekek txapelketa, Zumaiako Itxas Gain Piragua Elkartearekin, eta lau kideko piragaua modalitatea lortu zuen domina; halaber, bikoteko piragua modalitatean finalera sailkatzea lortu zuen getariarrak.
