Getariak bi bandera eraman ditu etxera asteburuan

Getariako Hitza 2011ko abuztuaren 2a

Getariarrek maila ezinhobea dutela ari dira erakusten aurtengo denboraldian. Horren erakusle izan dira pasa den asteburuan jokatutako estropadak ere. Eusko Tren Ligan, Getaria-Tolosa traineruak hirugarren bandera lortu zuen joan zen larunbatean. Beraz, bere multzoan lehenengo postuan amaitu du ligaxka. Igandean Zumaian jokatutako estropadan Galiziak irabazi zuen, eta Zumaiako traineruak bigarren postuan amaitu zuen. Hala, abuztuaren 13an eta 14an Zarautzen jokatuko dituzten estropadetarako sailkatu dira Getaria-Tolosa eta Zumaia, Galizia eta San Juanekin batera. Oriok ez du lortu play-off-etarako sailkatzea. Gizonezkoetan ere getariarrek emaitza onak izan dituzte. Izan ere, KAE 2 mailan, lehehengo bandera irabazi du eskualdeko traineruak, Pasaian jokatutako estropadetan. Azken tandan, norgehiagoka bizia izan zuten Ondarroaren aurka, baina azkenean sei segundoko aldea atera zien getariarrek. Sailkapen orokorrean, hirugarren postuan da Getaria. Zumaia, arraunzaleen gune San Miguel Ligari dagokionez, berriz, eskualdeko traineruek azken postuetan jarraitzen dute oraindik orain. Igandean Zumaian jokatu zituzten estropadak, eta bertan elkartu ziren inguruko arraunlariak eta arraunzaleak. Giro aparta izan zen goizean goizetik hasita, baina Orio eta Zumaiako traineruek ez zituzten emaitza onak izan. Oriotarrek azken postuan amaitu zuten saioa, eta zumaiarrek, berriz, zortzigarren egin zuten; hala, sailkapen orokorrean hamar eta hamaikagarren postuan jarraitzen dute, hurrenez hurren. Gainera, oraingoz Zumaiako traineruak play-off kanporaketatik kanpo da. Bateletan, Orio [...]

Getariarrek maila ezinhobea dutela ari dira erakusten aurtengo denboraldian. Horren erakusle izan dira pasa den asteburuan jokatutako estropadak ere. Eusko Tren Ligan, Getaria-Tolosa traineruak hirugarren bandera lortu zuen joan zen larunbatean. Beraz, bere multzoan lehenengo postuan amaitu du ligaxka. Igandean Zumaian jokatutako estropadan Galiziak irabazi zuen, eta Zumaiako traineruak bigarren postuan amaitu zuen. Hala, abuztuaren 13an eta 14an Zarautzen jokatuko dituzten estropadetarako sailkatu dira Getaria-Tolosa eta Zumaia, Galizia eta San Juanekin batera. Oriok ez du lortu play-off-etarako sailkatzea.
Gizonezkoetan ere getariarrek emaitza onak izan dituzte. Izan ere, KAE 2 mailan, lehehengo bandera irabazi du eskualdeko traineruak, Pasaian jokatutako estropadetan. Azken tandan, norgehiagoka bizia izan zuten Ondarroaren aurka, baina azkenean sei segundoko aldea atera zien getariarrek. Sailkapen orokorrean, hirugarren postuan da Getaria.
Zumaia, arraunzaleen gune
San Miguel Ligari dagokionez, berriz, eskualdeko traineruek azken postuetan jarraitzen dute oraindik orain. Igandean Zumaian jokatu zituzten estropadak, eta bertan elkartu ziren inguruko arraunlariak eta arraunzaleak.
Giro aparta izan zen goizean goizetik hasita, baina Orio eta Zumaiako traineruek ez zituzten emaitza onak izan. Oriotarrek azken postuan amaitu zuten saioa, eta zumaiarrek, berriz, zortzigarren egin zuten; hala, sailkapen orokorrean hamar eta hamaikagarren postuan jarraitzen dute, hurrenez hurren. Gainera, oraingoz Zumaiako traineruak play-off kanporaketatik kanpo da.
Bateletan, Orio garaile
Bateletan, berriz, Orioko jubenil neskek Loiolako saninazioetako bandera irabazi dute. Jubenil mutilak ere emaitza ona izan zutenDonostian, bigarren postuan amaitu baitzuten Loiolako XXXII. bandera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide