Argazkia: Juan Luis Romatet
Denetarik aurkitu zuten larunbat arratsaldean Narruondo ibaian egindako garbiketa saioan Olarru-Subeko kideek: gurpilak, trafiko seinaleak, bizikletak, telebista bat, plastikoak... Bi orduz aritu ziren errio hondoa garbitzen, sei bat lagun uretan eta beste dozena bat lehorretik laguntzen.