Bederatzi lagunek hartu zuten parte atzo, uztailaren 31a, igandea, arratsaldeko 17:30ean hasi zen Gipuzkoako arraza libreko ardi txakurren txapelketan.
Parte hartzaileen artean, iazko garailea, Peio Pagadizabal, aiarra zegoen. 9 txakurretan onena Peio Segurolaren Artzai izan zen, 364 punturekin. Peio Pagadizabalen Lantzek 8 puntu gutxiago pilatu zituen. Epaile lanetan Mikel Eguren, Joseba Arrizabalaga, Eliaz Arrieta eta Patxi Garzia aritu ziren.
Sailkapena honela geratu zen:
1. Peio Segurola eta Artzai, 364 puntu.
2. Peio Pagadizabal eta Lantz, 356 puntu.
3. Joxe Antonio Arrillaga eta Txiki, 331 puntu.
4. Inaxi Etxeberria eta Kimi, 328 puntu.
5. Joxe Ramon Orbegozo eta Alai, 312 puntu.
6. Joxe Antonio Ormazabal eta Alai, 289 puntu.
7. Mikel Garaiar eta Mendi, 239 puntu.
8. Joxe Luis Saizar eta Rex, 155 puntu.
9. Manuel Gorriti eta Nere, 154 puntu.