Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo arratsaldean jokatu zen binakako txapelketako finala, Markinako frontoian. Aurrez aurre ziren, beste behin, Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak, Erkiagarekin eta Hernandezekin bikotea osatuz, hurren hurren. Partida hasiera oso berdin...
Atzo arratsaldean jokatu zen binakako txapelketako finala, Markinako frontoian. Aurrez aurre ziren, beste behin, Imanol Lopez eta Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarrak, Erkiagarekin eta Hernandezekin bikotea osatuz, hurren hurren. Partida hasiera oso berdindua izan zen arren, 11nako berdinketaren ondoren Lopezek oreka hautsi eta jaun eta jabe izan zen kantxan, azkenean 35-21 nagusituz. Imanol Lopezek Hernandezengan kargatu zuen joko guztia eta Goikoetxeak apenas izan zuen sartzeko aukerarik. Arriskatzea beste aukerarik ez zitzaion gelditu Goikoetxeari, baina atzokoan ez zuen asmatu. Imanol Lopezek ekarri du txapela Zumaiara. Bestalde, hirugarren postua Egiguren II.ak eta Enbilek lortu dute, ostiralean Treku eta Minviella 35-18 gainditu ondoren.