Aire libreko zinema saioen baitan hurrengoa uztailaren 30ean, larunbatean, izango da 22:30ean hondartzan. Hara gerturatzen direnek Alicia en el pais de las maravillas filma ikusteko aukera izango dute.
Fantasiazko film honetan benetako aktoreen lana mugimenduen harrapaketa eta stop-motion teknikekin nahasten dute. Johnny Depp aktoreak egiten du kapelu-saltzaile zoroaren papera eta Aliciarena Mia Wasikowskak.
Filmak kontatuko du 13 urte pasa direla Aliciak Bitxikerien Lurraldea bisitatu zuenetik eta 19 urte dituela, berak nahi ez duen arren lord ingeles bati ezkon-hitza emateko puntuan dagoela. Hortaz, untxi zuriari segika Bitxikerien Lurraldera iritsiko da eta ohartuko da Iracebeth maltzurra dela agintari eta bera dela aurre egin diezaiokeen bakarra. Baina Alicia ez da bere aurreko bidaiaz gogoratzen eta orduko ezagunekin –Tarrant kapelu-saltzailea edo Absolem beldar urdina– topo egingo du eta hauek pixkanaka orduko erreinu magikoa gogoraraziko diote.
Hurrengo bi film emanaldiak abuztuan izango dira: 6an eta 13an.