Zarauztarrak garaile Getariako Salbadore Biatloian

Getariako Hitza 2011ko uztailaren 30a

Jon Unanue eta Miren Casado zarauztarrak nagusitu dira Getariako Salbadore Biatloian. Unanuek 16 minutu eta 34 segunduan egin du ibilbidea, eta Casadok, berriz, 19:57 denboran. Hektor Llanos (19:59) izan da helmugara iritsi den lehenengo gizonezko get...

Jon Unanue eta Miren Casado zarauztarrak nagusitu dira Getariako Salbadore Biatloian. Unanuek 16 minutu eta 34 segunduan egin du ibilbidea, eta Casadok, berriz, 19:57 denboran. Hektor Llanos (19:59) izan da helmugara iritsi den lehenengo gizonezko getariarra, eta emakumezkotan Mirian Urbieta (24:27) sailkatu da lehenengo. Lehenengo beteranoaren saria Asier Astigarragak (18:09) jaso du.

Guztira 103 lagunek hartu dute parte bertan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide