Giza katea egin dute euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 30a

Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta, dozenaka lagunek giza katea egin dute Zarauzko hondartzan zehar, euskal presoen eskubideak aldarrikatu eta haiei elkartasuna adierazte aldera. Hala, eskualdeko 22 preso ekarri dituzte gogora, eta sakabanaketa polit...

Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta, dozenaka lagunek giza katea egin dute Zarauzko hondartzan zehar, euskal presoen eskubideak aldarrikatu eta haiei elkartasuna adierazte aldera. Hala, eskualdeko 22 preso ekarri dituzte gogora, eta sakabanaketa politikoaren ondoriozko “eskubide urraketa larria” salatu dute. Munoatik abiatuta, Zarauzko hondartzan zehar kate erraldoia egin dute, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko adierazten duten kartelak eskuan hartuta. Ekitaldiak ikusmin handia sortu du, eta jende ugari bildu da haien inguruan.

Itsasoz ere adierazi dute elkartasuna; izan ere, laupabost ontzik euskal presoak Euskal Herrira lelodun maindireak erakutsi dituzte. Gerora, Munoa Plazan argazki erraldoia atera dute, eta Musika Plazan amaitu dute ekitaldia. Mokadutxoa eskaini dute bertan .

Aurten Urola Kostan Zarautzen soilik egingo dituzte mobilizazioak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide