Aiako Amaia Guruzeta izendatu dute Urola Kostako Udal Elkartearen presidente

Karkara.eus 2011ko uztailaren 29a

Bilduko zinegotzi da Guruzeta Aiako Udalean

Osoko

Bilkura egin du asteon Urola

Kostako Udal Elkarteak eta Aiako, Orioko, Zarauzko, Getariako

eta Zumaiako alkateak zein zinegotziak bildu dira bertan. Bilera mankomunitateko presidentea aukeratzeko b...

Bilduko zinegotzi da Guruzeta Aiako Udalean

Osoko Bilkura egin du asteon Urola Kostako Udal Elkarteak eta Aiako, Orioko, Zarauzko, Getariako eta Zumaiako alkateak zein zinegotziak bildu dira bertan. Bilera mankomunitateko presidentea aukeratzeko baliatu zuten Urola Kostako zinegotzi guztiek. Aiako Bilduko zinegotzi Amaia Guruzeta, Getariako EAJko zinegotzi Antonio Arruti eta Zarauzko PSE-EEko Patxi Elola ziren hiru hautagaia, baina Elolak, atzera bota zuen hautagaitza. Bozketaren ondoren, Amaia Guruzeta aukeratu zuten presidente 34 boto eskuratuta eta Antonio Arruti presidenteorde 32 botorekin.

Presidente kargua pozez eta ilusioz hartu duela dio Amaia Guruzetak. Aldaketaren garaia da eta herritarrek guri pasa digute horren ardura eta saiatuko gara aldaketa politikoa ez ezik aldaketa soziala eta instituzionala bideratzen.

Horretarako, mankomunitatearen eta udalerrien zein herritarren arteko komunikazioa koordinatzeari garrantzia berezia emango diotela esan du Guruzetak. Orain arte ez da behar bestekoa izan eta ahalegina egingo dugu guk haiekin eta haiek gurekin bat egiteko eta parte hartzea bultzatzeko.

Epe laburrera dituzten asmoei buruz galdetuta hondakinen kudeaketari garrantzi berezia emango diotela azaldu du presidenteak. Hondakinen gaian aldaketak egingo ditugu beti ere hobetzeko asmoz. Bestalde, enpleguaren alorrari ere bultzada ematen ahaleginduko dira: prestakuntza arloan egingo dugu lan eta enpresen lehiakortasuna bultzatuko dugu, batik bat enpresa txikiena.

 

 


Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide