Gaur zabaldu dute Zarauzko XVI. Artisau Azoka, eta abuztuaren 7a bitartean Munoa Plazan izango da. Udalak eta Gabiltza Gipuzkoako Artisau Elkarteak elkarlanean antolatu dute ekimena, eta parte-hartzaile gehientsuak gipuzkoarrak izango dira. Guztira, 29 postu ezarriko dituzte, eta horietatik zortzi zarauztarrenak izango dira.
Berrikuntza gisa, hainbat ekitaldi antolatu dute azokaren baitan. Hala, tailerrak zein kontzertuak izango dira egunero Munoan. Azoka, berriz, goizez 11:00etatik 14:00etara izango da irekita, eta arratsaldetan17:00ak eta 21:30ak bitartean.
Egitaraua
Uztailak 29, gaur. Makillaje artistikoaren tailerra, 19:00etatik aurrera.
Uztailak 30, bihar. Folk musika kontzertua, 19:00etan.
Uztailak 31, etzi. Ehungintza tailerra, 18:00etatik 21:00etara.
Abuztuak 1, astelehena. Beti Arte tailerra, 18:00etatik 20:30era.
Abuztuak 2, asteartea. Kobre esmalteztatuaren inguruko tailerra, 18:00etatik 20:30era. Egun osoan zehar, Ataungo taloak.
Abuztuak 3, asteazkena. Egurrezko jostailuen tailerra, 18:00etatik 20:30era.
Abuztuak 4, osteguna. Burdin-hari teknikaren tailerra, 18:00etatik 20:30era. Egun osoan zehar, Ataungo taloak.
Abuztuak 5, ostirala. El Grillo y La Cigarra taldearen kontzertua, 19:00etan.
Abuztuak 6, larunbata. Irute teknikaren tailerra, 18:00etatik 20:30era.
Abuztuak 7, igandea. 12:00ak aldera Jorge Garnelo artista zarauztarrak azokan zehar egindako eskultura eskainiko dio Zarauzko Udalari .
