Azken urteotako ekimenari eutsiz, aurten ere itsasadarra garbitzeko saioa egingo dute Olarru-Subeko urpekariek. Bihar arratsaldean ariko dira lanean, 16:00etatik 18:00etara, Narruondo ibaian. Erriora begiratu besterik ez dago, zabortegi bihurtuta daukagula: plastikoak, trafikoko seinaleak, konoak, bizikleten gurpilak, obretako hondakinak, latak, botilak...