Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaia Lantzenek ez du dirurik epe laburrean egin beharreko zenbait ordainketei aurre egiteko, eta, egoerari irtenbide bat eman nahian, atzoko udal plenoan erabaki zen Udalak berak 925.000 euroko mailegua ematea. Udal Gobernuak azaldu zuenez, diru hori...
Zumaia Lantzenek ez du dirurik epe laburrean egin beharreko zenbait ordainketei aurre egiteko, eta, egoerari irtenbide bat eman nahian, atzoko udal plenoan erabaki zen Udalak berak 925.000 euroko mailegua ematea. Udal Gobernuak azaldu zuenez, diru hori behar da, batez ere, Odietako lanak geldi ez daitezen. "Presazko konpromisoei aurre egiteko izango da". EAJk, PSEk eta Aralarrek abstentzioa eman zuten. Alderdi guztiek adierazi zuten, Zumaia Lantzeni behin betiko irtenbidea eman behar zaiola eta Udal Gobernuak gonbitea luzatu zuen irailetik aurrera "guztien artean" Zumaia Lantzenen etorkizuna erabakitzeko.