
Bilbotik Donibane Lohizunerako itsas zeharkaldia ari dira osatzen portuz portu. Hemezortzi batel ari dira parte hartzen, eta nabigatzeko modu tradizionala berreskuratzea eta ezagutzera ematea da 1993tik urtero burutzen den ekimen honen helburu nagusia. Gaur Mutrikutik abiatu eta bazkalondoren iritsiko dira Zumaiara, hirurak edo laurak aldera. Proba honi buruz eta Zumaiarekin daukan harreman bereziaz gehiagi jakin nahi baduzue, hemen aurkituko duzue: Teink. Erreportajean bertan, Inaxio Manterolaren azalpenak ere entzun ditzakezue.