Bizkaiko Burdinaren itsasbideko Brokoa ontzia Oriora iritsiko da ostiralean

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 28a

III. Bizkakiko Burdinaren itsasbidea ekimenak geldiunean egingo du ostiralean Orion. Ekimenak XII. eta XIX. mendeetan Bizkaitik Urdazubira burdin mea eramaten zutela gogoratzea du helburu. Ibilbidea egiten ari den Itsas Begia elkartearen Brokoa txalupa 20:00ak inguruan iritsiko da Oriora, eta bertako marinelek herrian pasatuko dute gaua. Horren harira, hurrengo egunean, hilak 30, Ana Maria Benito Aranzadi elkarteko kideak Burdinaren merkataritza Orion izeneko hitzaldia eskainiko du, 10:30ean, kultur etxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide