Orratzik gabeko akunpuntak dituen onurak izango dituzte hizpide Orion

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 27a

Itziar Irazustak orratzik gabeko akupunturaren inguruko hitzaldia eskainiko du ostiralean, kultur etxean. Irazustak metodo honen onuak azalduko ditu; izan ere, hizlariaren arabera, akupuntura mota honek mina eta inflamazioa %80 jaisten du, eta nekearen sentsazioa %80 murrizten du. Horrez gain, estresa ezabatzen du, pisua galtzen laguntzen du, inmunitate sistema indartzen du edota menopausia orekatzen laguntzen du. 11:00etan eskainiko du saioa Irazustak, osasuna eta ongizatea hobetzea nahi dutenei zuzendatua. Hizlaria erreflexologoa eta aromapeuta holistikoa da, eta bioteknologia molekularrean aditua da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide