Emakumezkoek bi igandetan jokatuko dute Kontxako Bandera

Getariako Hitza 2011ko uztailaren 27a

Emakumezkoek aurten bi igandetan jokatuko dute Kontxako Bandera, gizonezkoek bezala. Irailaren 2an izango da kanporaketa, sailkapen estropada, gizonezkoen probaren hurrengo egunean.

“Progresio baten fruitua da”, azaldu dute antolatzaileek. ...

Emakumezkoek aurten bi igandetan jokatuko dute Kontxako Bandera, gizonezkoek bezala. Irailaren 2an izango da kanporaketa, sailkapen estropada, gizonezkoen probaren hurrengo egunean.

“Progresio baten fruitua da”, azaldu dute antolatzaileek. “Gero eta maila hobea dago emakumezkoen estropetan, lehiakortasun gehiago”. Eta hori indartu egin nahi izan du Donostiako Udalak.

Erabakiarekin gustura dago Mertxe Aizpurua, Getaria-Tolosa traineruko kidea: “Oso gustura gaude, pauso bat aurrera ematea da”. Proba bi jardunalditan banatzea “juxtuagoa” dela uste du: “Aspalditik iruditzen zitzaigun igande bat gutxitxo zela. Egun bakarra izanda, aldrebestu daiteke. Hala, bi igandetan izanda, onena nor den argiago ikusiko dela uste dugu. Juxtuagoa izango da”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide