Udalbatzak ohiko bilkura egingo du uztailaren 28an, ostegunean, 20:00etan, udalbatzarren aretoan.
Kreditu aldaketa baten berri eman ondoren, beste bi kreditu aldaketari lehen onarpena ematea dira udalbatzarreko lehen hiru puntuak. Ondoren, 2010eko ekitaldi ekonomikoko udal Aurrekontuaren Kontu Orokorrari behin behineko onarpena ematea.
Txu-Txu trenaren erabilerari eta han jartzen diren iragarkien tarifei buruzko erabakiak hartuko ditu gero udalbatzarrak.
Antilla Hondartzako bigarren eraikinaren adjudikazioa izango dute ondoren hizpide eta baita Antxiola kaleko 5, 7 eta 9ko lurren lagapena ere.
Bi eskariri buruz arituko dira azkenik. Batetik, EAJ-PNV talde politikoak udaleko talde politikoen ekarpen ekonomikoei buruzko eskaria jarriko dute mahai gainean; eta bestetik, Zaragueta Herri Eskolako zuzendariak derrigorrezko bigarren hezkuntzako lerro bat irekitzeari buruz aurkeztutako mozioa.