Amaia Guruzeta Aiako Bilduko zinegotzia izendatu dute Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari. Getariako EAJko zinegotzi Antonio Arruti izango da lehendakariordea. Atzo egin zuten Mankomunitateko plenoa.
"Herritarren ongizatea bultzatzea, krisiaren ondorioz gehien kaltetu direnen mesedetan. Guztiokin eta guztiontzat lanean jardungo dugu", azaldu zuen Guruzetak. Arruti "adostasunera iristeko" eta elkarlanerako prest agertu zen.