Getaria-Tolosa da Euskadiko txapelduna

Getariako Hitza 2011ko uzt. 26a, 16:27

Getaria-Tolosa emakumezkoen traineruko arraunlariek maila oso onean jarraitzen dutela erakutsi dute beste behin ere, atzo Lekeition jokatu zuten Euskadiko Txapelketa irabazi baitute.

Lehenengo tandan aritu ziren getariarrak, Bizkaiaren aurka. Bigarre...

Getaria-Tolosa emakumezkoen traineruko arraunlariek maila oso onean jarraitzen dutela erakutsi dute beste behin ere, atzo Lekeition jokatu zuten Euskadiko Txapelketa irabazi baitute.
Lehenengo tandan aritu ziren getariarrak, Bizkaiaren aurka. Bigarrengo tandan, berriz, San Juan traineruak irabazi zuen, eta Zumaia eta Orioko traineruek laugarren eta bosgarren postuan amaitu zuten Euskadiko txapelketa.
Gizonezkoetan, berriz, Urdaibai izan zen garaile. Orioko traineruak laugarren postuan amaitu zuen txapelketa. Zumaiarrek, berriz, seigarren postua lortu zuten, Santurtzi eta Donostiarra traineruan aurretik.
SAILKAPENA
  • Emakumezkoak
1. Getaria-Tolosa. 12:09.
2. San Juan. 12:33.
3. Bizkaia. 12:43.
4. Zumaia. 12:55.
5. Orio. 13.02.
  • Gizonezkoak
1. Urdaibai. 20:14.
2. Kaiku. 20:38.
3. Hondarribia. 20:52.
4. Orio. 21:33.
5. Isuntza. 21:42.
6. Zumaia. 21:43.
7. Santurtzi. 21:49.
8. Donostiarra. 22:15.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide