Getariako X. Biatloia jokatuko dute larunbatean Salbatore jaien atarian

Getariako Hitza 2011ko uztailaren 26a

Getariako X. Salbadore Biatloia jokatuko dute larunbatean. Ohi bezala, Salbatore Jaiak iragarriko ditu probak. Eguerditik aurrera hainbat eta hainbat kirolarik 550 metro egingo dituzte igerian, eta beste 3.500 metro korrika. Parte-hartzaileek Malko...

Getariako X. Salbadore Biatloia jokatuko dute larunbatean. Ohi bezala, Salbatore Jaiak iragarriko ditu probak. Eguerditik aurrera hainbat eta hainbat kirolarik 550 metro egingo dituzte igerian, eta beste 3.500 metro korrika. Parte-hartzaileek Malkorbe hondartzatik ekingo diote igerian moilara. Bertan arropaz aldatu ostean, herriko kaleetan zehar egingo dute korrika frontoian jarritako helmugara iritsi bitartean.
Bertan parte hartu nahi duenak larunbatean eman ahal izango du izena, Getariako udaletxean, edota 943-89 60 24 telefonora deituta, 11:00ak bitartean. Izena emateak bost euroko kostua izango du.

Salbatoreetako ospakizunei begira, hainbat lehiaketa antolatu dute, I. Futbito Txapelketa, Koadrilen arteko I. Euskal Zorolinpiadak, haurrentzat playback saioa eta XV. Marmitako Lehiaketa,besteak beste. Dagoeneko ireki dute txapelketotan izena emateko epea. Azken horretan parte hartu nahi dutenek, esaterako, ostirala bitartean eman ahalko dute izena, 13:00ak arte.
Horretarako, 943-89 60 24 telefonora deitu beharko da, Kultura Sailaren egoitzara jo edota kultura@getaria.org helbidera mezua bidali. Taldeak bi sukaldariz osatuta beharko dute egon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide