Asteburuko emaitzak ez dira onak izan eta orain lau puntura dute hamaikagarrena (Orio). Dena den, Xanti Zabaleta entrenatzaileak uste du taldeak sari txikiegia eskuratu dutela egin duten lanerako, eta kaleen zozketarekin oso zorte txarra izan dutela. Bestalde, atzo jokatutako Euskadiko Txapelketan gizonezkoak seigarren izan ziren eta emakumezkoak laugarren.