Ansolak eta Galarragak azken esprintean gainditu zuten Luis Amadok eta Pedro Gutierrezek osatutako bikote asturiarra. Xabier Osak eta Ekaitz Estebanek ezarri zuten erritmoa ia estropada osoan, baina azken txanparako prestatzen ari zirela piragua irauli eta garaipenaren lehiatik kanpo gelditu ziren. Guztira, 21 elkartetako piraguistek hartu zuten parte igande erguerdian jokatutako Urolako 35. Igoeran, eta Itxas Gainek laugarren amaitu zuen kluben arteko sailkapenean. Hemen dituzue sailkapenak eta argazki bilduma.