Mustafic eta Murua garaile Getaria-Zarautz zeharkaldian

Aritz Mutiozabal 2011ko uztailaren 25a

Adnan Mustafic getxoztarrak eta Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak irabazi zuten atzo Getaria-Zarautz XLI, Itsas Zeharkaldia. Txapela janzten zuen hirugarren aldia zuen Mustafic; lehena 2008an lortu zuen, eta bigarrena, berriz, iaz. Horrez gain, bere marka hobetu zuen, 35 minutu eta 20 sgundorekin. Bigarren sailkatu zen Luis Goñiri minutu erdi atera zion, eta hirugarren izan zen Iñaki Salaberriari ia minutu bat. Muruak urte asko zeraman herriko igeriketa proban parte hartu gabe, triatloian buru-belarri dabilelako azken urtetan. Igandeko salbuespena ezin hobe atera zitzaion; izan ere, hamabi urte geroago, bigarren aldiz irabazi zuen. Bere denbora 39 minutu eta 31 segundokoa izan zen. Minutu bat geroago, Nora Varela eta Oiane Berganzo helmugaratu ziren, hurrenez hurren. Helduen lasterketa hasi baino ordubete lehenago, gazteen zeharkaldia jokatu zen. Zarauzko moilatik hasi eta itsas zabalera, 800 metroko ibilbidea egin zuten infantil mailako hainbat neska-mutilek. Aurtengo irabazleak Pablo Etxeberria azpeitiarra eta Ioar Urkiri mutrikuarra izan ziren. Hotzari aurre Inoizko parte-hartzerik handienean, ordea, eguraldia etsai izan zen. Iragarpenek ez zuten hutsik egin eta goibel esnatu zen igandea, zirimiri artean eta giro freskoarekin. Hala ere, hori ez zen okerrena izan: Getaria eta Zarautz lortzen dituen 2.850 metroko itsas ibilbideari ez ezik, hotzari ere aurre egin behar izan zioten 1.400 igerilarik. Itsasoa nahiko [...]

Adnan Mustafic getxoztarrak eta Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak irabazi zuten atzo Getaria-Zarautz XLI, Itsas Zeharkaldia. Txapela janzten zuen hirugarren aldia zuen Mustafic; lehena 2008an lortu zuen, eta bigarrena, berriz, iaz. Horrez gain, bere marka hobetu zuen, 35 minutu eta 20 sgundorekin. Bigarren sailkatu zen Luis Goñiri minutu erdi atera zion, eta hirugarren izan zen Iñaki Salaberriari ia minutu bat.


Muruak urte asko zeraman herriko igeriketa proban parte hartu gabe, triatloian buru-belarri dabilelako azken urtetan. Igandeko salbuespena ezin hobe atera zitzaion; izan ere, hamabi urte geroago, bigarren aldiz irabazi zuen. Bere denbora 39 minutu eta 31 segundokoa izan zen. Minutu bat geroago, Nora Varela eta Oiane Berganzo helmugaratu ziren, hurrenez hurren.
Helduen lasterketa hasi baino ordubete lehenago, gazteen zeharkaldia jokatu zen. Zarauzko moilatik hasi eta itsas zabalera, 800 metroko ibilbidea egin zuten infantil mailako hainbat neska-mutilek. Aurtengo irabazleak Pablo Etxeberria azpeitiarra eta Ioar Urkiri mutrikuarra izan ziren.
Hotzari aurre
Inoizko parte-hartzerik handienean, ordea, eguraldia etsai izan zen. Iragarpenek ez zuten hutsik egin eta goibel esnatu zen igandea, zirimiri artean eta giro freskoarekin. Hala ere, hori ez zen okerrena izan: Getaria eta Zarautz lortzen dituen 2.850 metroko itsas ibilbideari ez ezik, hotzari ere aurre egin behar izan zioten 1.400 igerilarik.
Itsasoa nahiko bare eta igeri egiteko baldintza egokietan bazegoen ere, urak 19 gradu besterik ez zituen –uztaila amaierarako ezohiko tenperatura–, eta horrek asko gogortu zuen aurtengo proba. Gainera, zenbait lagun hipotermia zantzuekin iritsi zen helmugara. Igerilari guztiek bat egin zuten hotz sentipenarekin, baina lortutako balentriak eta ikusleen txaloek segituan berotu zituzten haien animoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide