Ekobira azokak herritar ugari bildu ditu

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 23a

Ekobira kontsumo iraunkorraren azoka ibiltariak Zarautzen egin du geldiunea gaur, eta Lege Zaharren enparantza produktu ekologikoez eta iraunkorrez jantzi dute eguerdira bitartean. Herritar ugari bertaratu dira plazara, mota askotako postuak jarri bai...

Ekobira kontsumo iraunkorraren azoka ibiltariak Zarautzen egin du geldiunea gaur, eta Lege Zaharren enparantza produktu ekologikoez eta iraunkorrez jantzi dute eguerdira bitartean. Herritar ugari bertaratu dira plazara, mota askotako postuak jarri baitituzte; guztiak ere kontsumo arduratsua sustatzeko asmoz, baserriko produktuak, elikagaiak, arropak eta eskuz egindako tresnak ikusi eta erosteko aukera izan dute herritarrek.

Haurrek ere ongi pasatzeko aukera izan dute, eta ingurumenarekin lotutako jolasak eta bestelako tailerrak egin dituzte.

Arratsaldean berriro zabalduko dituzte postuak, 17:00etatik 20:00etara bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide