Skatean ibiltzen ikasten ari dira malekoian

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 23a

BBK Skate Skola Tour ekimenaren barruan skate-an ibiltzen ikasteko tailerrak ari dira egiten Argiñano jatetxearen aurrean egun osoan. Zenbait haur eta gaztetxok hartu ditu patineteak, eta antolatzaileek jarri dituzten arranpa eta oztopoen arten ibili...

BBK Skate Skola Tour ekimenaren barruan skate-an ibiltzen ikasteko tailerrak ari dira egiten Argiñano jatetxearen aurrean egun osoan. Zenbait haur eta gaztetxok hartu ditu patineteak, eta antolatzaileek jarri dituzten arranpa eta oztopoen arten ibili da jolasean. Askok, gainera, ikuskizun harrigarriak eskaini dizkiete bertan bildu diren ikusleei.

Skate Skola ekimen ibiltaria da, eta Zarautzen bigarren urtez antolatu dituzte tailerrak. Arratsaldean berriro ekingo diote saioari, eta bertaratzen direnek 16:00etatik 17:00eak bitartera arte izango dute skate-an aritzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide