Motxian Bertso Eskolak antolatu duen X. Bertso Astearen baitan bertso txapelketa egin dute gaur eguerdian herritarrek; Bertso Eguna ari dira ospatzen gaur, eta Musika plazan hamaiketakoa egin ondoren, trikitilarien laguntzarekin tabernaz taberna aritu dira bertsolariak, eta umorerik ez da falta izan guztien artean.
Eguerdian bazkaria egin dute Egoki jatetxean, eta bazkalondoren finalak izango dira.
Joan zen ostegunean hasi zen X. Bertso Astea, eta ordutik zenbait ekintza egin dituzte; besteak beste, bertso saio musikatua egin zuten orduan.