Bi asteburutan izango dira Santio auzoko festak

Karkara.eus 2011ko uztailaren 22a

Uztailaren 22an hasi eta hileko azken egunean bukatuko dira

Uztailaren 25a da Santio eguna eta horren harira Aiako Santio auzoan festak izango dira gaur, uztailaren 22an hasita. Ostiraletik asteartera bitartean ez da jai girorik faltako eta hurrengo ...

Uztailaren 22an hasi eta hileko azken egunean bukatuko dira

Uztailaren 25a da Santio eguna eta horren harira Aiako Santio auzoan festak izango dira gaur, uztailaren 22an hasita. Ostiraletik asteartera bitartean ez da jai girorik faltako eta hurrengo asteburuan ere izango da zerekin gozatua. Erromeria giroko taldeak, trikitilariak, bertso saioa, elizkizunak, hamaiketakoa, afaria, kirolak... denetarik izango dute Santiora gerturatzen direnek:

Hemen duzue egitaraua:

Uztailak 22, ostirala

  • 22:00etan: Bide batez

Uztailak 23, larunbata

  • 03:00 aldera: Oilasko biltzea

  • 23:00etan: Jalisko Band

  • Jarraian: DJ Imanol

Uztailak 24, igandea

  • 11:00etan: Haur jolasak Txurrumuskirekin

  • Jarraian: Trikitilariak: Ander Beldarrain eta Eider Iraola

  • 22:30ean: Bertso saioa Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsolariekin. Gai jartzaile: Unai Manterola

  • Ondoren: Tximeleta

Uztailak 25, astelehena (Santio Eguna)

  • 10:30ean: Meza

  • Ondoren: Luis Atxegari omenaldia.

  • Jarraian: Trikitilariak: Ander Beldarrain eta Eider Iraola

  • 22:00etan: Erromeria Izer eta Alabierren eskutik

Uztailak 26 asteartea (Santa Ana Eguna)

  • 10:00etan: Meza

Uztailak 30, larunbata

  • 21:00etan: Oilasko biltzekoen afaria Portu erretegian

  • Jarraian: Kupela

Uztailak 31, igandea

  • 10:00etan: Meza

  • Jarraian: Zaharrentzako hamaiketakoa

  • Ondoren: Herriko Pilota Txapelketako finalerdiak

  • Segidan: Herri Kirolak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide