Aiako Santio Erreka auzoan, Azpeitian eta Zestoako Arroa Goia auzoan festa usaina nabari da dagoeneko. Bihar Santio festak hasiko dituzte, eta asteburuan jaiak eta algarak hartuko ditu kaleak. Hala, hainbat eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herritarrek.
Datorren asteko saninazioetarako gosea egiten joateko, asteburu honetan festa giro itzela izango da Azpeitian. Gaurtik hasi eta astelehenera bitartean adin eta gustu guztietarako egitarau zabala prestatu dute Udalak eta herriko eragile ugarik.
Hala, gaur eta bihar Kilometroen aldeko bi ekitaldi izango dira: gaur bertso saio bikaina Soreasu antzokian, eta bihar Reala eta AC-Ajaccionren arteko futbol partida Garmendipen.
Biharkoa Amnistiaren Eguna izango da, herriko preso, errefuxiatu eta iheslariei babesa erakusteko eguna. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin du antolatutako ekitaldietan parte hartzeko: «Prozesu demokratikoari arnasa eman, eta prozesuak aurrera jarrai dezan, presoen gutxieneko eskubideak errespetatu behar dituzte. Herritar guztiok egin dezagun bidea eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herriratuak izan daitezen», adierazi dute.
Iganderako haurrentzako hamaika ekitaldi antolatu dute. Haiek izango dira eguneko protagonistak. Urtero moduan, dozenaka erraldoi eta buruhandik desfile ikusgarria egingo dute Azpeitiko kaleetan. Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Hondarribia, Iruñea, Legazpi, Oiartzun, Orduña, Santiago, Txantrea eta Zarauzko erraldoiek hartuko dute parte. Haiei lagunduz, Eltziegoko Dultzaineroak, Lizarrako Gaiteroak, Oiartzungo Dultzaineroak, Azkoitiko Dultzaineroak, Hondarribiko Trikitilariak, Arrasateko Dultzaineroak, Irrintzi Elkarteko Dultzaineroak, Zarauzko Trikitilariak, Gasteizko Dultzaineroak, Iruñeko Alde Zaharreko Dultzaineroak, Txantreako Dultzainak, Iruñeko Gaiteroak eta Orduñako Dultzaineroak izango dira.
Astelehena berriz, Santio Eguna, Baserritarren Eguna izango da. Goiz-goizetik ganadu, gazta eta pilota txapelketak jokatuko dituzte, euskal giroko musikaz lagunduta. Egunak sagardo zaporea izango du, gainera, urtero bezala, plaza nagusian hamaika txokotako sagardoak dastatzeko aukera izango baitute gerturatzen direnek. XXXIX. Sagardo Lehiaketa jokatuko dute honako upategiek: Aburuza (Aduna), Alorrenea (Astigarraga), Altzueta (Hernani), Añota (Azpeitia), Astarbe (Astigarraga), Astiazaran (Donostia-Zubieta), Aulia (Legorreta), Barkaiztegi (Donostia-Martutene), Begiristain (Ikaztegieta), Calonge (Donostia-Igeldo), Egi-Luze (Errenteria), Etxeberria (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Irigoien-Herrero (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga), Oiarbide (Astigarraga), Olaizola (Hernani), Otsua-Enea (Hernani), Petritegi (Astigarraga), Rezola (Astigarraga), Sarasola (Asteasu), Sarasola (Astigarraga) eta Zabala (Aduna).
Euskal giroa, Aian
Gaur hasiko dira festak AiakoSantio Errekan, eta aurreko urteetako ekitaldi antzekoak izango dira aurten. Musikak eta erromeriak tarte berezia izango du. Gaur goizaldean oilasko biltzearekin hasiko dituzte festak. Igandean, berriz, bertso saioa egingo dute Andoni Egañak, Sebastian Lizasok, Angel Mari Peñagarikanok, Amets Arzallusek eta Maialen Lujanbiok. Unai Manterola oriotarrak jarriko ditu gaiak. Santio jaiak amaituta ere, festak ez du etenik izango auzoan. Asteartetik hilaren 31era Santa Ana festak ospatuko dituzte.
Bi festa batean
Zestoako Arroa Goian ere festa izango da nagusi bihartik aurrera. Arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dira jaiak, eta ondoren judo erakustaldia egingo dute frontoian. Iluntzean herri afaria egingo dute, eta gaueko erromeria eta gero, dantza lehiaketa egingo dute gauean, eta saridunek bi lagunentzako afaria jasoko dute.
Arroan ere astelehenena, Santio Eguna, izango da festa egun nagusia. Goizean goizetik hasiko dira ekitaldiak. Auzotarrak patata tortilla gozoena nork egin lehiatu ahalko dira; 11:00etan hasiko da lehiaketa, baina parte-hartzaileek 10:45erarako eraman beharko dituzte tortillak Herri-etxe Elkartera. Patata tortilla bultzatzeko sagardoa egongo da, ondoren edari honen lehiaketa egingo baitute. Inguruko zazpi sagardo etxek hartuko dute parte: Igartza-haundi, Etxeberri, Olaberri, Azketa, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritzak. Gainera, antolatzaileek herritarrei baserritarrez janztera gonbidatu die. Herri kirolak eta pilota partidak jokatuko dituzte astelehenen eta asteartean, Santa Ana Egunean; asteleartean, besteak beste, auzotarrak euren artean ariko dira txingetan, trontzan eta soka-tiran.
AZPEITIA
- Gaur, ostirala.
- 19:00. Kilometroak 2011, bertso poteoa plazatik abiatuta.
- 22:30ean. Kilometroak 2011, bertso saioa Soreasu Antzokian.
pBihar, larunbata. Amnistia Eguna.
- 16:00. Azpeitiko VIII. Klasikoen Rallya.
- 18:00. Klik! Futbol partida, Erreala-AC Ajaccio, Garmendipe futbol zelaian.
- 19:00. Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak Euskal Herrira lelopean manifestazioa igerilekutik abiatuta.
- 21:00. Afaria azoka plazan.
- 23:00. M eta Kasik herriko rock taldeek kontzertua, Sanagustin Kulturgunean.
- Uztailak 24, igandea. Umeen Euskal Festa.
- 10:00. Goiz eresia Joan Antxieta Musika Eskolako txistulari eta banda gaztearen eskutik.
- 10:00. XXXI. San Inazio Txirrindulari Saria, Arana kaletik abiatuta.
- 10:30. XXX. Usakume Tiro Txapelketa, Lapatxen, goiz
eta arratsalde.
- 10:45. Umeen korporazioa udaletxetik aterako da Sebastian Donearen parrokiruntz.
- 11:00. Umeen Meza Nagusia Parrokian, Joan Antxieta Musika Eskolako Abesbatzarekin.
- 11:30. Erraldoi desfile ikusgarria.
- 12:00. Alkate txikiei ongi etorria, eta haiei eskainitako dantzak plaza nagusian.
- 12:30. Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa izango dira plazan.
- 17:00-21:00. Gaztetxoentzat jolasak egongo dira plazan, eta haurrentzat jolasak eta puzgarriak, berriz, Olazko Andre Mariaren plazan.
- 18:00. Patata Tropikala antzerki taldearen Zapata gorriak antzerki eta txotxongilo emanaldia, udaletxeko arkupetan.
- 22:00. Udmurtiako Aikai dantza taldearen eta Sahatsa dantza taldearen ikuskizuna, Sanagustin Aretoan.
- 23:00. Cochinilla Killers taldearen kontzertua, Perez Arregi plazan.
- Uztailak 25, astelehena. Santio Eguna, Baserritarren Eguna.
- 09:00. Goiz eresia Udal Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari taldearen eskutik.
- 10:00. Ilunpe elkartearen
XXVII. Pilota Txapelketa Frontoi Txikian. Cesar Valverde Saria.
- 11:00. Eskualde mailako ganadu erakusketa eta txapelketa Foru Ibilbidean. Idiazabal jatorri deiturako XIII. Gazta Lehiaketa. 2011 Loraldi balkoi, leiho eta baserri atari lehiaketaren sari banaketa.
- 12:00. XXXIX. Sagardo Lehiaketa plazan. Bezperan erretzen hasitako txekorra dastatzeko aukera, eta hegaluze errea janez hirugarren munduari laguntzeko aukera. Aldi berean, Loidisaletxe, Beñat Lizaso eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta Laja Mikel eta Ezenarri trikitilariak eta dultzaineroak izango dira plazan.
- 18:30. Desenkajonamentua izango da zezen plazan
- 18:30. Baigera elkatekoen eta gaztetxeko kideen kantu-poteo alaia izango da kaleetan.
- 19:30. Gauerdi txarangaren kalejira kaleetan.
- 22:00. Gu Gira kantaldia plazan, Gorka Knorr, Naia Robles, Erramun Martikorena, Mikel Markez eta Xabi Sasebastianekin.
AIAKO SANTIO ERREKA AUZOA
- Gaur, ostirala.
- 22:00. Bide Batez taldea.
- 03:00arte. Oilasko biltzea.
pBihar, larunbata.
- 23:00. Jalisko Band.
- Jarraian. DJ Imanol.
- Uztailak 24, igandea.
- 11:00. Ume jolasak Txurrumuskiren eskutik.
- Jarraian. Ander Beldarrain eta Eider Iraola trikitilariak.
- 22:30. Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbioren bertso saioa. Gai jartzailea: Unai Manterola.
- Gero. Tximeleta taldea.
- Uztailak 25, astelehena. Santio Eguna.
- 10:30. Meza Nagusia.
- Ondoren. Omenaldia Luis Atxegari.
- Segidan. Andre Beldarrain eta Eider Iraola trikitilarien emanaldia.
- 22:00. Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.
- Uztailak 26, asteartea. Santa Ana eguna.
- 10:00. Meza Nagusia.
pUztailak 30, larunbata.
- 21:00. Oilasko biltzekoen afaria Portu Erretegian.
- Jarraian. Kupela taldea.
- Uztailak 31, igandea.
- 10:00. Meza Nagusia.
- Jarraian. Adinduentzako hamaiketakoa.
- Ondoren. Herriko Pilota Txapelketako finalerdiak.
- Gero. Herri kirolak.
zestoako arroa goia
- Bihar, larunbata.
- 18:00. Txupinazoa.
- Jarraian. Judo erakusketa, frontoian.
- 20:00. Trikipoteoa.
- 21:00. Herri afaria Joxe Ramon Akulu eta Joxe Agirre Oranda bertsolariekin eta trikitilariek lagundurik .
- 23:00. Erromeria goizaldera arte Izer, Alabier eta Arkaitz taldearekin.
- 01:30. Dantza bikote lehiaketa.
- 03:00. Imanol DJ Pajaritoren emanaldia.
- 06:30. Herri Etxean txokolatada, eta ondoren karroza.
- Etzi, igandea.
- 10:30. Meza.
- 12:00. Haur eta gaztetxoentzat Puxka Muxka Zirkusekin zirko eskola txikia, frontoian.
- 16:30. Umeentzako jolasak eta ondoren guztientzako txokolatada.
- 19:00. Gorriti eta bere abereak.
- 22:45. Obaneuke erromeri taldea.
- 02:00. Karaoke lehiaketa.
- Uztailak 25, astelehena. Santio Eguna.
- 10:30. Meza Nagusia.
- 11:00. Patata tortila lehiaketa.
- 11:30. Idiakaitz txistulari taldea eta Zestoako albokariak.
- Jarraian. Sagardo lehiaketa.
- 12:00. Eskuz pilota partiduak, eskuz binaka: Juan Krux Zubizarreta eta Unai Salegi, Amets Aranberri eta Ioritz Arantzetaren aurka arituko dira. Gero, Andoni Perez eta Aitor Salegi, Iñaki Arakistain eta Julen Aldaurren aurka arituko dira.
- 16:00. Josu Arrietaren omenez parapente txapelketa.
- 19:00. Karmelo Matraka-ren omenez herri kirola saioa: Aizkoran: Agite eta Aierbe, Zubizarreta eta Bihurriren aurka.
Harri jasotzen: Jexux Mari Urrutia Belioso eta Mikela.
- 22:30. Erromeria Monik, Eider, Leire eta Oihana taldearekin, goizaldera arte.
- Uztailak 26, asteartea. Santa Ana Eguna.
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren. Itxaropena dantza taldea.
- Jarraian. Hamaiketakoa Herri Etxe elkartean.
- 19:30. Herritarren arteko kirolak, frontoian.
- 22:30. Jaiei amaiera emateko, Imanol DJ Pajaritoren emanaldia, plazan.