Adinekoei eta ezgaituei etxean laguntzeko proiektu pilotua abiatuko dute

Zarauzko Hitza 2011ko uztailaren 22a

Zarauzko biztanleetatik %17ek 65 urtetik gora dute; 3.800 zarauztarrek, alegia. %8,5ek, berriz, ezgaitasunen bat dute; guztira, 2.000 biztanle inguruk. «Hori dela eta, ez genuen dudarik egin proiektu pilotua herrian martxan jartzea proposatu zigutenean», nabarmendu du adinekoen zinegotzi Karmele Alberdik. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Matia Fundazioak Etxean ondo proiektu pilotua sortu du, hirugarren adineko pertsonei eta ez gaitasunak dituztenei behar duten laguntza etxean eskaintzeko egitasmoa. Horrez gain, komunitatean parte hartzera bultzatzeko balioko du proiektuak. Irailean abiaraziko dute, eta urte eta erdi iraungo du. Herenegun ekimenaren inguruko mintegia egin zuten Udaberri zentroan, herritarrei zein eragileei xehetasunen berri ematea aldera. Pertsona bera helburu Etxean ondo proiektuaren helburua laguntza behar duten pertsonei etxean zerbitzua eskaintzea izango da, ahalik eta autonomia gehien izan eta euren etxean bizitzen jarrai dezaten. «Egoitzatako instituzionalizazioa atzeratzea edota deuseztea eta ospitaleratzeak sahiestea izango da helburua», nabarmendu zuen Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako teknikari Emilio Solak. «Pertsona bera izango da proiektuaren oinarria eta helburua», adierazi zuen Matia Fundazioko ordezkari Miguel Leturiak. Ildo horretatik, gertuko zerbitzua eta arreta pertsonalizatua eskainiko diete osasun arloko langile profesionalek: janaria eta erosketak etxera eramatea; fisioterapia, podologo eta ilea apaindegi zerbitzuak; arropa garbiketa eta konponketa; etxeko mantentze lanak eta lagun egiteko zerbitzua,  besteak beste. [...]

Zarauzko biztanleetatik %17ek 65 urtetik gora dute; 3.800 zarauztarrek, alegia. %8,5ek, berriz, ezgaitasunen bat dute; guztira, 2.000 biztanle inguruk. «Hori dela eta, ez genuen dudarik egin proiektu pilotua herrian martxan jartzea proposatu zigutenean», nabarmendu du adinekoen zinegotzi Karmele Alberdik.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Matia Fundazioak Etxean ondo proiektu pilotua sortu du, hirugarren adineko pertsonei eta ez gaitasunak dituztenei behar duten laguntza etxean eskaintzeko egitasmoa. Horrez gain, komunitatean parte hartzera bultzatzeko balioko du proiektuak. Irailean abiaraziko dute, eta urte eta erdi iraungo du. Herenegun ekimenaren inguruko mintegia egin zuten Udaberri zentroan, herritarrei zein eragileei xehetasunen berri ematea aldera.
Pertsona bera helburu
Etxean ondo proiektuaren helburua laguntza behar duten pertsonei etxean zerbitzua eskaintzea izango da, ahalik eta autonomia gehien izan eta euren etxean bizitzen jarrai dezaten. «Egoitzatako instituzionalizazioa atzeratzea edota deuseztea eta ospitaleratzeak sahiestea izango da helburua», nabarmendu zuen Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako teknikari Emilio Solak.
«Pertsona bera izango da proiektuaren oinarria eta helburua», adierazi zuen Matia Fundazioko ordezkari Miguel Leturiak. Ildo horretatik, gertuko zerbitzua eta arreta pertsonalizatua eskainiko diete osasun arloko langile profesionalek: janaria eta erosketak etxera eramatea; fisioterapia, podologo eta ilea apaindegi zerbitzuak; arropa garbiketa eta konponketa; etxeko mantentze lanak eta lagun egiteko zerbitzua,  besteak beste.
Familiaren garrantzia
Hala, ondoko printzipioetan oinarrituta osatu dute egitasmoa: autonomia, parte-hartzea, mendekotasunik eza eta familia, besteak beste.  Izan ere, familiak «berebiziko garrantzia» izango du proiektuan. «Euskal Herrian zaintzeko kultura errotuta dago, familia askok euren gurasoak eta aito-amonak zaintzeko borondate handia dute», adierazi du Leturiak. Hori dela eta, haiei ere laguntza eskainiko die Eusko Jaurlaritzak eta Matia Fundazioak. «Behar dituzten baliabideak eskainiko zaizkie zaintzak euren bizitzan gehiegi eragin ez dezan», gehitu du Leturiak.
Zarautzez gain, Donostian, Oiartzunen, Irunen eta Tolosan ere abiatuko du proiektua.
Martxan jarri aurretik, Udal ordezkariekin bilduko dira, egitasmoan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko. Behin proiektua bere burura iritsita, ekimenaren ebaluazioa egingo dute parte-hartzaileek, langileek zein erakundeek: «Bizikalitatearen hobekuntza eta esperientziaren eraginkortasuna neurtuko ditugu gerora»

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide