The Boogalords taldearen kontzertua ostiralean plazan

Karkara.eus 2011ko uztailaren 21a

Jazz eta funk doinuak eskainiko dituzte

Ostiraletako musika saioen baitan kontzertua izango da uztailaren 22an, 19:30ean, Orioko plazan. Jazz eta funk doinuak eskainiko ditu Donostia eta Oarsoaldeko musikariek osatutako The Boogalords taldeak: Anton...

Jazz eta funk doinuak eskainiko dituzte

Ostiraletako musika saioen baitan kontzertua izango da uztailaren 22an, 19:30ean, Orioko plazan. Jazz eta funk doinuak eskainiko ditu Donostia eta Oarsoaldeko musikariek osatutako The Boogalords taldeak: Antonio Sanchez (Gitarra), Beatriz Hurtado (Pianoa eta teklatua), Eusebio Soria (Baxu elektrikoa), Ixak Oiartzabal (Bateria).

The Boogalords taldeak  boogaloo, jazz-funky eta latin-jazz doinuak gogoratu araziko dituzte eta estilo horiek hain berezkoa duten bat batekotasunaz gozatzeko aukera eskainiko dute beren musika tresnekin inprobisazioari tarte eginez. Askotariko kantak entzuteko aukera izango da: 70. hamarkadako jazzfunk maisuen  doinuak, Joe Zawinul (Mercy, mercy, mercy), esaterako, edo The Beatles-eko George Harrison-ek (Here comes the sun) jazz ukituarekin eginak. Jazz musikari askok bertsioak egindakoak Freedom Jazz Dance (Eddie Harris), Alligator Boogaloo (Lou Donaldson). Era berean bluesaren bidez gaur egungo musika taldeetara gerturatzeko ahalegina egingo dute: Soulive (Vapor),  Sugarman Three (Saddle for two)...

Hurrengo saioa uztailaren 29an izango da Dias de incienso taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide